domingo, 22 de diciembre de 2019

GABONAK, HAU ZORIONA!

Kaixo kaixo lagunokk!!!

βœ‹βœ‹βœ‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘±πŸ‘²πŸ‘³πŸ‘΄πŸ‘΅πŸ‘©πŸ‘¨πŸ‘§πŸ‘¦πŸ‘¦

Azkenean bai, iritsi zaizkigu gabonak!
GABONAK GABONAK, HAU ZORIONA!
πŸŽ‰πŸŽ‰πŸŽ‡πŸŽ†πŸŽ†πŸŽ…πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽΆπŸŽΆπŸŽ΅πŸŽŠπŸŽŠπŸŽŠ

Azken bi aste  hauetan lanpetuta ibili gara gabonei ongietorria ematen:
Gure eskolako gabon zuhaitz jasangarriaren piztuera, gabon kantak eta dantzak, abendualdiaren ospakizuna, olentzeroren eskutitza eta apaingarriak, gabon jaialdiko prestaketak, San Tomas festa... Urduritasuna lagun izan dugularik.

Baina azkenan iritsi da, iritsi dira gabonak eta hauekin batera oporrak!!!

-------------


Jarraian, aste hauetako lanaren eta ospakizunen argazki sorta uzten dizuegu, DISFRUTATU, GUK EGIN DUGUN BEZALA!!

Gabon egunei  hasiera emateko, 
Gabonetako Zuhaitz Jasangarria piztu dugu ikasle, irakasle eta gurasoekin batera!
Ze ondo abestu ditugun gabon kantak elkarrekin!! 
πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽ„πŸŽŠπŸŽŠπŸŽŠ

"Oilarrak kanta kantaari, kukurrukukurruku"




Haur Hezkuntzako haurrok, elkarrekin abestu eta dantzatu ditugu gabon kantak.
πŸŽ…πŸŽ„πŸŽ†πŸŽ‡πŸŽΆπŸŽΆπŸŽΆπŸŽΆπŸŽΌ




Kaperara jaitsi gara eta bertan Abendualdia ospatu dugu. Hainbat gauza ikasi ditugu eta gabonak poztasunez eta famili artean bizitzeko prest gaude.
πŸŽ‡πŸŽ‡πŸŽ‡πŸŽ‡






Gabonak bertan, Olentzeroren etorrera prestatzen ibili gara: 
Olentzero haundi bat margotu dugu pasiloa behar den bezala apaintzeko. 







Horretaz gain, olentzerori eskutitza idatzi diogu, zintzo portatu baikara urte osoan zehar. 

Hau izan da gure oparien zerrenda: 
Dinosaurioak, 
panpiΓ±ak, 
baloiak, 
koloretako plastilinak...

Zenbat lan izango duen gure Olentzerok opari guzti hauek prestatzen!!





Gabonetako jaialdia ere iritsi da!! Hau urduritasuna!!!

πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘²πŸ‘³πŸ‘΄πŸ‘΅πŸŽ‰πŸŽΆπŸŽ·πŸŽΌ

Hainbeste entsegu eta gero, gure lan guztiak merezi izan du.
Gure guraso, familia eta lagunak oso pozik daude egindako dantzarekin.

Aupa gu! 
Aupa HH3ko haurrak!
AUPA OLENTZERO TXIKIAK!!

"Ole olentzero, ole olentzero..."






Abenduak 20, ostirala, 2019 urteko azken eskola eguna!! 

Azken egunarekin batera San Tomas festa ospatu dugu, 
baserritar txikiez jantziak eta behar den bezala gure kulturako ospakizuna biziz. Hau horrela, txistorra ere jan dugu!




Hara!!! Olentzero bera ere gure festara elkartu da. 

A ZE POZA!!
Gure eskolara Olentzero etorri da!!


Eskutitzak entregatu, besarkada haundiak eman eta gure sekretu txikiak kontatu dizkiogu




Orain bai lagunok! Agur esateko ordua iritsi da!!!

GABON ZORIONTSUAK IZAN eta topera disfrutatu
lagun, familia eta gurasoekin!!
Zintzoak izan eta opari asko jaso!!

Gu, hurrengo urtean elkartuko gara eta 
gure abenturak eta bizipenak kontatuko dizkizuegu.

Bitartean, ONDO SEGI!!

AGUR BENUR, ETA JAN YOGUR!
πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ’˜πŸ’—πŸ’–πŸ’šπŸ’›πŸ’œπŸ˜πŸ˜πŸ˜πŸ˜





viernes, 13 de diciembre de 2019

Astronautak eta azken asteak!


KAIXO LAGUNOK!

πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘§πŸ‘¦πŸ‘ͺπŸ‘«

Jakin duzuen bezala, ASTRONAUTAK GARA proiektua landu dugu bi aste hauetan eta hainbat gauza berri ikasi ditugu. Nahi al duzue ikusi zertan ibili garen? Begira begira!

Jarraian, gure lanaren berri emango dizuegu.

Lehenik eta behin, Haur Hezkuntzako lagun guztiok astronauta gaiaz dakigun guztia bildu dugu.





Espaziora ere bidaiatu dugu eta gure imaginazioarekin jolastu dugu.


Bestalde, 3 urteko haurrok lan eta lan ibili gara hainbat gauza barneratuz, zenbakiak, hizkiak, hiztegia... Zenbat lan!







Lagun berri bat ere egin dugu. NEIL AMSTRONG ASTRONAUTA. Ilargira eginiko bidaia aztertu dugu. Eta badakizue zer? Antzezten ere ausartu gara! Denok izan gara Neil Amstrong!

Proiektuaz gain, hainbat ekitaldi eta festa izan ditugu eskolan eta hona hemen argazkiak:

Azaroak 20, Haurren eskubideen eguna ospatu genuen. Marrazkiak egin eta mural zoragarri bat osatu genuen gainontzeko lagunekin.




Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izan zen. Guk gure erara landu genuen eta honako esaldia gogoan geratu zaigu: EZ BETI DA EZ!





Abenduak 3, EUSKARAREN EGUNA. Zenbat gustatzen zaigun euskaraz hitz egitea eta entzutea! Hau ospatzeko hainbat ekintza eta jolas egin genituen.






Orain GABONAK iritsi dira, A ZE POZA!
Abesti, dantza, marrazki, ekoizpen zoragarriak ari gara egiten gabonei ongi etorria emateko.



Aurrerago argazki eta lan gehiago.

Bitartean, ONDO SEGI!

Laster arte!!

AIO PELAIO!!

πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ˜πŸ˜πŸ˜˜πŸ˜˜

viernes, 22 de noviembre de 2019

UDAZKENA PROIEKTUA

KAIXO LAGUNOK!!
πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘©πŸ‘ͺπŸ‘«πŸ‘²πŸ‘±πŸ‘΄

UDAZKENA iritsi da eta honi helduz, 
proiektu bezala lantzea erabaki dugu.
πŸŒ„πŸŽπŸŒπŸ›πŸŒ°πŸŒΎπŸ€πŸπŸπŸπŸ‚πŸ‚πŸ‚πŸ‚


 
Jarraian, gure lanaren, ikerketaren
eta esperientziaren berri emango dizuegu. 

Lehenik eta behin, ULIA MENDIRA IRTEERA egin dugu 
eta bertan udazkena ezagutu dugu,
sentipen eta emozioak biziz eta zentzumenak erabiliz.
πŸ‚πŸπŸπŸπŸ‚πŸ‚πŸŒ²πŸŒ³πŸŒ³πŸŒΎπŸŒ„

Esploratzaile talde bikaina elkartu gara!!



Txangoa hasi eta leku ederren bila hasi gara.
Bitartean, poltsak udazkeneko elementuez bete ditugu.
 


Begira begira! Leku zoragarria topatu dugu,
paisaia ederra ikus daiteke bertatik:
 itsasoa ikusten da eta itsasontzi asko daude bertan!! 
πŸŒŠπŸŒŠπŸŒŠπŸŒŠπŸŒŠπŸŒ… 


Eraikin arraro samarra ere topatu dugu, gaztelua dirudi,
bertan ezkutaketan jolastu gara. 


Oraingo honetan, jolas toki zoragarria topatu dugu
eta bertan gabiltza jolasean: 
saltoka, eskalatzen, hondarrarekin, hostoekin eta makilekin jolasean.

 ZE ONDO PASATZEN ARI GAREN!
πŸ‘ŒπŸ‘ŒπŸ‘©πŸ‘¨πŸ‘§πŸ‘¦πŸ’ƒπŸ’ƒπŸ˜†πŸ˜ƒπŸ˜„πŸ™Œ 







Irteeran bizitakoaren ondoren, UDAZKENA lantzea erabaki dugu
eta horretarako gure gelak, udazken elementuez prestatu ditugu.



3 urteko haurrak
 prest gaude lanean hasteko!! 

ETA NOSKI
HASI GARA!!
πŸ˜„πŸ˜ŽπŸ˜œπŸ˜πŸ’ͺπŸ’ͺ








 UDAZKENEKO ZUHAITZAK sakonago ezagutu ditugu, 
begira ze artistak garen!!
πŸŒ²πŸŒ³πŸŒ²πŸŒ³πŸπŸ‚πŸπŸ‚



Udazkeneko zuhaitzak garela ere imajinatu dugu: 

"Udazkeneko zuhaitzak gara, haizea dabil.
Zuhaitzak pixkanaka mugitzen hasi dira,
hostoak bueltaka eta bueltaka dabiltza,
azkenean, lurrera erori dira!" 


EURI MAKILA TAILERRA proposatu digu guraso talde jator batek
eta beraiekin batera EURI MAKILA zoragarriak prestatu ditugu. 
πŸŒ‚β›†β›†β›† 
πŸ‘ͺπŸ‘«πŸ‘ͺπŸ‘«πŸ‘ͺπŸ‘«
 
Ikusi ikusi!!
  
 





GORA GURE EURI MAKILAK!

AUPA UDAZKENA!

ETA, AUPA GU!!  

 

Ikusi bezala, UDAZKENAren inguruan 
gauza pilo bat ikasi dugu.
🍁🍁🍁🍁🍁🍁🍁🍁🍁



***
 
Orain proiektu berri bati heldu diogu, eta argazki 
honetan ikusten den bezala....

 ASTRONAUTAK GARA!
πŸš€πŸš€πŸš€πŸš€πŸš€πŸš€πŸš€πŸ˜πŸ˜€πŸ˜„



Aurrerago proiektu honetan bizitakoa kontatuko dizuegu.

Bitartean, ONDO SEGI!
Hurrengo bat arte!

AIO, PELAIO! 
πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ˜˜πŸ˜