Mostrando entradas con la etiqueta ANIMALIAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ANIMALIAK. Mostrar todas las entradas

miércoles, 10 de junio de 2020

3.BIDEODEIA ETA IPUINAK

KAIXO LAGUNOK!!
👋👋👋👋👦👧👨👩👪👫👬👭👱👲👴👵👶
Zer moduz??


Gaurko bideodeia oso polita izan da!!

Denok zeundeten hitz egiteko gogoarekin eta denei entzutea zaila izan den arren, momentu super ona pasatu dugu elkarrekin! ZE ONDO!!
😆😆😆😀😀😁😁😃😄👌👌😚😚😳😳😳



Ea laster elkartzen garen nonbait!!!

👪👫👬👭👦👧👦👧👦👧👩😻😻🙉🙈🙊



Mila esker bideodeira batu zareten guztioi eta besteei hemen uzten dizuet gaurko bideodeian landutakoa!!


Gaur ipuinen inguruan aritu gara. Zuen ipuin gustukoenak erakutsi dizkidazue: "Kroko eta ze ordu da?", "Lotarako ipuina" "Hizkien abenturak"...


Nik neuk nire ipuin gustukoena erakutsi dizuet:
"PINTXOK BERE KUMEAK GALDU DITU"
(oso ondo gogoratzen zineten)

Ate marroiaren atzean... HARTZA dago


Erloju berdearen barruan... SUGEA dago


Piano beltzaren barruan... HIPOPOTAMOA dago


Eskaileren azpian... LEHOIA dago


Ohearen azpian... KROKODILOA dago


Armairu arroxaren barruan... TXIMUA dago


Kutxa arroxaren barruan... HIRU PINGUINO daude


Errealeko alfonbraren azpian... DORDOKA dago


Eta azkenik, otarraren barruan... MONTXO ETA PRONTXIO daude, bere umetxoak!!!



Pintxo eta bere umetxoak pozik daudenean honako abestia kantatzen dute:

"PINTXO PINTXO"





Ipuinez gain, hainbat gauza kontatu dizkidazue eta zuen jostailuak erakutsi dizkidazue...
AIII ZENBAT JOSTAILU!!!
 Eskabadora, zerra, kaskoak, kutxak, helikopteroa, poliziak, panpinak, karetak...

Zuen lanak erakusteko aukera ere izan duzue: Zenbat lan eta marrazki egin dituzuen!!

Eta zuen futbol taldeen izenak ere esan dizkidazue: AUPA ERREALA! AUPA BARÇA!!



Bukatzeko, hemen uzten dizuet "ETXETXOA" abestia!!




Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta jarrai dezagun elkar ikusten eta elkarren berri izaten!!
Muxu erraldoiak denontzat!!
AIO PELAIO
❤💓💕💖💗💘💙💚💛💜💝😍😍😍😘😘


miércoles, 3 de junio de 2020

2.BIDEODEIA ETA ANIMALIAK

KAIXO LAGUNOK!!
👋👋👋👋👦👧👨👩👪👫👬👭👱👲👴👵👶
Zer moduz??

Gaurko bideodeia oso polita izan da, oso gustura egon naiz zuekin hitz egiten!
Batzuk oraindik ere lotsati xamar agertu zarete, baina normala da, oso arraroa egiten zaigu ordenagailuz elkar ikustea... 
😆😆😆😀😀😁😁😃😄👌👌😚😚😳😳😳

Ea laster elkartzen garen nonbait!!!
👪👫👬👭👦👧👦👧👦👧👩😻😻🙉🙈🙊

Mila esker bideodeira batu zareten guztioi eta besteei hemen uzten dizuet gaurko bideodeian landutakoa!!


GAUR ANIMALIEKIN JOLASTU GARA!!
🐂🐃🐄🐅🐆🐇🐈🐉🐊🐋🐀🐁🐌🐍🐎🐏🐐🐑🐒🐓🐔🐕🐖🐗🐘🐙🐛🐜🐝🐞🐟🐠🐡🐢🐣🐤🐥🐦🐧🐨🐩🐳🐲🐱🐰🐯🐭🐮🐬🐫🐪🐴🐵🐶🐷🐸🐹🐺🐻🐼

Lehendabizi, elkar agurtu eta elkarren maskarak ikusi ditugu, bakoitzak bere maskara eta izango den animalia aurkeztu du: 

DANNY ETA NI- LEHOIA 





TELMO- TXIMUA


VALENTINA- TXERRIA


NAROA, EMA ETA ERIK- KATUA





**Bidali zuen argazkiak maskara jantzita!!!!

Ondoren, animalien soinuak bereiztera jolastu gara. Jarraian bideoa uzten dizuet zuek ere etxetik jolastu dezazuen: 

"ANIMALIEN SOINUAK" 


Gero, "LEHOI BATEN BILA NOA" abestia kantatu dugu.
Saiatu gara behintzat, batzuk oso lotsati zeundeten!


Hemen lehoi baten bila joan den mutiko baten istorioa utziko dizuet, ea gustatzen zaizuen: 



Bukatzeko, "ANIMALIEN IBILKERA" abestia utziko dizuet kantatu eta dantzatu ahal izateko. JANTZI ZUEN MASKARAK ETA DANTZA EGIN!!!



Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta jarrai dezagun elkar ikusten eta elkarren berri izaten!!

Muxu erraldoiak denontzat!!

AIO PELAIO
❤💓💕💖💗💘💙💚💛💜💝😍😍😍😘😘

viernes, 27 de marzo de 2020

OSTIRALA IRITSI DA, IRITSI DA OSTIRALA!!

Kaixoo kaixo!!!
👋👋👋👋👋👦👧👨👩👪👫👴👵
Zer moduz zaudete??

Ostirala iritsi da eta berarekin batera, gure txikiei asko gustatzen zaien abestia jarriko dizuet. Dantza egin eta mugitu ipurdiak!!
💃💃💃




Behin gorputzak askatuta, orain aste guztiko errepasoa egitea tokatzen da.
Zuek antolatzeko modu bat iruditzen zait, eta uneoro ikus dezazuen zenbat aspektu lantzen dituzuen etxean, familia giroan. 



1. ASTELEHENA: 
-UDABERRIAri ongi etorria egin diogu eta udaberriko apaingarriez etxea atondu dugu
/ Ya es PRIMAVERA, hemos decorado las casas con productos y colores de primavera.
-Ipuin eta abestietan ANIMALIAK landu ditugu baita ELKARLANAren garrantzia ere. 
/ Hemos trabajado los ANIMALES y el TRABAJO EN EQUIPO mediante cuento y canciones.

























2. ASTEARTEA: 
PSIKOMOTRIZITATE saioa prestatzen lagundu dizuet. Horrela gure txikien mugimendua bermatuko dugu, beharrezkoa gure haurrengan. 
/ Preparamos una sesión de PSICOMOTRICIDAD en nuestras casas, es muy importante que los niños/as sigan moviendose y desfogando. 







3. ASTEAZKENA: 
FORMA ezberdinekin jolastu gara eta era berean matematika landu dugu. Proposamen ezberdinak adierazi dizkizuet formak lantzeko. 
/ Hemos jugado con las FORMAS, y de esta manera hemos trabajado las matemáticas. Os he ofrecido diferentes propuestas para trabajar las formas.




















4. OSTEGUNA: KORONABIRUSA zein den ezagutu dugu eta honen aurrean nola sentitzen garen landu dugu. Horretaz gain, OSTADARRA margotzeko eskatu dizuet.
/ Hemos conocido mejor al CORONAVIRUS y hemos trabajado nuestras emociones en cuanto cómo nos sentimos en casa. Hemos pintado un ARCO IRIS.












Jarraitu zuen OSTADARRAk bidaltzen, bideoa osatzeko!
/¡¡Seguir enviando vuestro ARCO IRIS, para crear el video!!

5. OSTIRALA:
Gaurkoan deialdi batera deitu nahi dizuet. Larunbat honetan (Martxoak 28), txikitxoenei animoak emateko "ISIL ISILIK DAGO" abestia kantatuko dugu gure lehio eta terrazetatik. Beraz, prestatu abestia eta irten lehiora kantatzera arratsaldeko 17:00tan.
/ Este sabado (28 de marzo), a las 17:00 de la tarde, vamos a salir a nuestro balcón o ventana y cantaremos la canción "ISIL ISILIK DAGO!. Es una acción para dar ánimos a los más peques que estan cumpliendo con el confinamiento. 






Hemen duzue abestia osorik ikas dezazuen!!
/Aquí os dejo la canción para que lo aprendaís.







Bukatzeko, sorpresatxo bat eman nahi dizuet. Gure gelako argazki bat da,
nire animo eta besarkada beroenak jaso ditzazuen! 
Zoragarri ari zarete lanean eta horrela jarraitzeko animatzen zaituztet!
Mila esker guztiagatik!
😀😁😃😄😍😍😍😍😋😊😉😉😆😘😘😘




Muxu potolo potoloak! ZAINDU!!

AIO PELAIOOOOO!!
🙋🙋👏👋👋👋👋💓💕💖💗💘💙💚💛💜😍😍😘😘