KAIXO LAGUNOK!!
๐๐๐๐๐๐ฆ๐ง๐จ๐ฉ๐ช๐ซ๐ฌ๐ญ๐ฑ๐ฒ๐ณ๐ด๐ต
Zer moduz joan da asteburua? Deskantsatu al duzue?
Gaur ASTELEHENA da, 1 zenbakia.
Zenbat denbora goazen iada elkarrekin egon gabe,
baina tira, txintxo txintxo etxean egotea tokatzen zaigu eta gure eguneroko irteeratxo txikiak egitea gure inguruko zelaietan.
๐๐ฒ๐ณ๐๐น๐ธ๐ท๐๐๐๐
Nire inguruko paisaiak ikusi nahi?
Mendiak
Baratzak
Landa animaliak: Behiak
Non ematen dituzue paseotxoak? Non ibiltzen zarete bizikletan eta patinetean? Bidali zuen argazkiak edo egin marrazkiak eta partekatuko ditut!!! / Compartir vuestras fotos o dibujos de vuestros alrededores!!!
Behin paisaiak ikusita, gaurko proposamenekin hasiko gara! Lehenik eta behin, ipuin bat utziko dizuet entzungai, ea gogoratzen zareten! Seguru baietz!!
"TXOMIN LAGUNAREN ETXEAN"
Gogoratzen zarete ezta? Askotan kontatu dugu ipuin hau eskolan!! Ze polita den!! Azkenean Txominek super ondo pasatu zuen Sararen etxean jolasten!!
Ipuina entzunda, euskaraz jolasteko aukera eskainiko dizuet. Hainbat jolas kantu daude euskaraz haurrekin egiteko. Urtxintxak bere web orrian, jolas ezberdinak dituzte eta gainera adinaren arabera antolatuta. Saltseatu eta ea zein jolas egiten dituzuen!! / Urtxintxa tiene una pรกgina web donde podรฉis encontrar diferentes juegos y canciones en euskera para poder realizar con vuestros peques. Os dejo el link y lo podรฉis mirar!
Hemen klikatu: URTXINTXA JOLASAK. EUSKARAZKO KANTU JOLASAK HAURRENTZAT
Nik 3 jolas partekatuko dizkizuet, bat eskolan egindakoa izango da eta beste bi berriak. Ea zer iruditzen zaizuen:
"ZUBIRI ZUBIRI"
"OSO ONDO"
"TXOKOLATE"
Hauek izan dira gaurko proposamenak! Gustatzen?
Ondo ondo pasa eta jolastu euskaraz!!!
๐๐๐๐๐๐
Gogoratu bihar gure Aita Collen eguna ospatuko dugula!
๐ท๐ธ๐น๐บ๐ป๐ผ๐ป๐บ๐น๐ธ๐ท
Bihar arte lagunok!
Muxu erraldoiak eta besarkadak!!!
AIO PELAIO!
❤๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐



