KAIXO LAGUNOK!
๐๐๐๐๐ฆ๐จ๐ฉ๐ช๐ซ๐ฌ๐ญ๐ฑ๐ฒ๐ณ๐ด๐ต
Zer moduz zaudete?
Dakizuen bezala, gaur OSTIRALA da, 5 zenbakia
Entzun, abestu eta dantzatu dezagun "OSTIRALA" abestia!!
*Aurreko sarreran zuen argazkiak txertatu ditut!
ASTEKO ERREPASOA!๐ท๐ท๐ท๐ท๐ท๐๐๐๐
Orain gaurko proposamenaz hitz egingo dizuet.
GAUR EKAINAK 5 INGURUGIROAREN NAZIOARTEKO EGUNA DA.
Eskolan asko landu dugu ingurumena eta hau zaintzearen garrantzia. Horregatik, gaur eskolan egindako hainbat jolas, bideo eta abesti ekarri nahi dizkizuet gogora. GOZATU EZAZUE!!!
Gogoratzen al zarete ZIKINTXOREN ABENTURAZ? Hona hemen hainbeste gustatzen zaizuen bideoa... Kontuz Zikintxoren sustuekin!!!
Hona hemen eskolan eginiko lanen argazkiak:
Gure planeta triste dago zikina dagoenean, eta pozik garbia dagoenean...
Zakarrontzien koloreak ikasten... Zakarrontzien albuma osatu genuen...
Kutsadura ez zaigu gustatzen, planeta garbi eta polita nahi dugu... Hiru Begiko Igela ipuina entzun eta gero, gure murala prestatu genuen...
Goiko aldean planeta garbia eta kutsadurarik gabea... Behean, guk ez dugun nahi planeta kutsatua...
Zabor pratuila antolatu genuen eta gure herriko inguruak garbitu genituen... Ondoren zakar bakoitza bere zakarrontzira bota genuen...
AIIII, A ZE OROITZAPEN POLITAK!!
๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐
Jarraitu dezagun gure ingurunea zaintzen. Horretarako, "ZIKINTXOREN" bideoan ateratzen den erruleta jolasa egin dezakezue, edo bestela sortu zuen zakarrontzi txikiak eta bildu zakarra bere ontzira:
*Baina gogoratu gure zakarrontziak zein diren... argazkian ez daude ondo!!
ZAKARRONTZI HORIA: PLASTIKOA
ZAKARRONTZI MARROIA: ORGANIKOA (JANARIA)
ZAKARRONTZI GRISA: ERREFUXA (TOALLITAK)
ZAKARRONTZI URDINA: PAPERA
ZAKARRONTZI BERDEA: BEIRA (KRISTALA)
Horretaz gain, INGURUGIROAZ ETA NATURAZ gozatzen jakin behar dugu eta hona hemen proposamen zoragarri bat:
TXIMELETA MAGIKOA
Asteburu zoragarria izan eta disfrutatu bi egun hauetan!!
๐๐
☀๐๐๐ด๐ต๐ถ๐ฃ⛴⛵
AIO PELAIO!!
❤๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐

























