viernes, 13 de diciembre de 2019

Astronautak eta azken asteak!


KAIXO LAGUNOK!

πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘§πŸ‘¦πŸ‘ͺπŸ‘«

Jakin duzuen bezala, ASTRONAUTAK GARA proiektua landu dugu bi aste hauetan eta hainbat gauza berri ikasi ditugu. Nahi al duzue ikusi zertan ibili garen? Begira begira!

Jarraian, gure lanaren berri emango dizuegu.

Lehenik eta behin, Haur Hezkuntzako lagun guztiok astronauta gaiaz dakigun guztia bildu dugu.





Espaziora ere bidaiatu dugu eta gure imaginazioarekin jolastu dugu.


Bestalde, 3 urteko haurrok lan eta lan ibili gara hainbat gauza barneratuz, zenbakiak, hizkiak, hiztegia... Zenbat lan!







Lagun berri bat ere egin dugu. NEIL AMSTRONG ASTRONAUTA. Ilargira eginiko bidaia aztertu dugu. Eta badakizue zer? Antzezten ere ausartu gara! Denok izan gara Neil Amstrong!

Proiektuaz gain, hainbat ekitaldi eta festa izan ditugu eskolan eta hona hemen argazkiak:

Azaroak 20, Haurren eskubideen eguna ospatu genuen. Marrazkiak egin eta mural zoragarri bat osatu genuen gainontzeko lagunekin.




Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izan zen. Guk gure erara landu genuen eta honako esaldia gogoan geratu zaigu: EZ BETI DA EZ!





Abenduak 3, EUSKARAREN EGUNA. Zenbat gustatzen zaigun euskaraz hitz egitea eta entzutea! Hau ospatzeko hainbat ekintza eta jolas egin genituen.






Orain GABONAK iritsi dira, A ZE POZA!
Abesti, dantza, marrazki, ekoizpen zoragarriak ari gara egiten gabonei ongi etorria emateko.



Aurrerago argazki eta lan gehiago.

Bitartean, ONDO SEGI!

Laster arte!!

AIO PELAIO!!

πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ˜πŸ˜πŸ˜˜πŸ˜˜