Mostrando entradas con la etiqueta ZENBAKIAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ZENBAKIAK. Mostrar todas las entradas

martes, 26 de mayo de 2020

ZENBAKIEKIN JOLASTEN

KAIXO LAGUNOK!
๐Ÿ‘‹๐Ÿ‘‹๐Ÿ‘‹๐Ÿ‘‹๐Ÿ‘ฆ๐Ÿ‘ง๐Ÿ‘จ๐Ÿ‘ฉ๐Ÿ‘ช๐Ÿ‘ซ๐Ÿ‘ฌ๐Ÿ‘ญ๐Ÿ‘ฑ๐Ÿ‘ฒ๐Ÿ‘ด๐Ÿ‘ต
Zer moduz?

Gaur ASTEARTEA da, 2 zenbakia.

Gaurkoan MATEMATIKA landuko dugu eta ZENBAKIAK gogoratu eta ordenatuko ditugu proposamen ezberdinekin

Lehendabizi entzun zenbakien abestia:
๐Ÿ‘‚๐Ÿ‘‚๐Ÿ‘‚๐Ÿ‘‚

"ZENBATZEN"


Asko gustatzen zaigun bideoa ere ikusi eta errepasatu 1-10 bitarteko zenbakiak "patrulla canina"ko lagunekin
๐Ÿ‘€๐Ÿ‘€๐Ÿ‘€๐Ÿ‘€




Behin girotuta, zenbakiak errepasatzeko hainbat jolas ekarri ditzakegu gogora: 1-10 zenbakien gainetik saltoka, harrapatzeka (1tik 10ra zenbatuta) eta abar.
Baina gaur beste era batean landuko ditugu zenbakiak, prest?
๐Ÿ‘‹๐Ÿ‘‹๐Ÿ‘‹

Hartu etxean dituzuen tenperak eta sartu hatza bertan, hatzarekin zenbatu eta margotuko dugu / Vamos a contar y pintar con los dedos. 
๐Ÿ‘‡๐Ÿ‘‡๐Ÿ‘‡๐Ÿ‘‡๐Ÿ‘‡๐Ÿ‘†๐Ÿ‘†๐Ÿ‘†☝☝☝
Hona hemen bi adibide: 



(Korreoz ariketa hau egiteko plantillak bidaliko dizkizuet / os voy a enviar diferentes plantillas para realizar esta actividad)

Ondoren, zenbakien ordena jarraituz, irudiak sortuko dituzue, 1tik 10ra bitarteko puntutxoak lotu beharko dituzue / Siguiendo el orden de los nรบmeros debรฉis unir los puntos.



(Korreoz 4 marrazki ezberdin bidaliko dizkizuet / os voy a enviar 4 dibujos diferentes)

Bukatzeko, korreoz, 1etik 3ra bitarteko zenbakien grafiak lantzeko fitxak bidaliko dizkizuet / Os voy a enviar fichas para trabajar las grafรญas del 1 al 3. 



Hemen uzten dizuet 1-5 bitarteko zenbakiak errepasatzeko ipuin kantatua:

"BOST"




Espero dut gaurko proposamenak asko gustatzea!
Ondo pasa eta asko zenbatu!!!

Muxu super haundiak denontzat 
eta bihar ikusiko gara bideodeiari esker!!
Bihar arte lagunok!!

AIO PELAIO!
❤๐Ÿ’“๐Ÿ’•๐Ÿ’–๐Ÿ’—๐Ÿ’˜๐Ÿ’™๐Ÿ’š๐Ÿ’›๐Ÿ’œ๐Ÿ’๐Ÿ˜๐Ÿ˜๐Ÿ˜˜๐Ÿ˜˜๐Ÿ˜˜

viernes, 3 de abril de 2020

OSTIRALA IRITSI DA!! ETA BERAREKIN BATERA OPORRAK!

Kaixoo kaixo!!!
๐Ÿ‘‹๐Ÿ‘‹๐Ÿ‘‹๐Ÿ‘‹๐Ÿ‘‹๐Ÿ‘ฆ๐Ÿ‘ง๐Ÿ‘จ๐Ÿ‘ฉ๐Ÿ‘ช๐Ÿ‘ซ๐Ÿ‘ด๐Ÿ‘ต
Zer moduz zaudete??


Berriro ere iritsi da ostirala!! Proposamenekin eta zuen argazki berriekin zein azkar pasatzen den denbora. 

Badakizue gainera, gaur oporrak hartuko ditugula. 
Beraz, orain disfrutatu etxean goxo goxo elkarrekin eta noizean behin gogoratu nitaz! 
Ni zuetaz asko gogoratzen naiz eta!!!



Hona hemen gure abestia! "OSTIRALA IRITSI DA...IRITSI DA OSTIRALA!"
๐Ÿ’ƒ๐Ÿ’ƒ๐Ÿ’ƒ


Behin dantza nahiko eginda, orain aste guztiko errepasoa egitea tokatzen da.
Errepasoarekin batera etxetik bidalitako argazki guztien albuma!!



1. ASTELEHENA: 
EHUNZANGOAREN BISITA. Ehunzangoa etorri zaigu bisitan eta UDABERRIAREN inguruan hitz egin digu. Baita udaberriko OLERKIA eskaini ere. Gustatu zitzaizuen sorpresa? Ehunzangoa oso pozik dago egin dituzuen lan guztiekin!! TXAPELDUNAK zarete!!
/ VISITA DEL EHUNZANGOA. Nos ha venido el Ehunzango de visita y nos ha hablado de la PRIMAVERA. Tambiรฉn nos ha enseรฑado un poema. ¿Os ha gustado la sorpresa? El Ehunzango esta muy contento con los trabajos que estรกis realizando! TXAPELDUNAK!!


2. ASTEARTEA:
UDABERRIA gaiarekin jarraitu dugu eta hiztegi berria barneratu dugu. Ipuin berria entzun dugu eta horrekin batera udaberriko datu berriak ikasi ditugu. Abestiak ere udaberri giroan sartzeko balio izan digute. Marrazki bizidunak ere oso atseginak dira euskaraz bizitzen jarraitzeko!
/Hemos seguido con el proyecto de la PRIMAVERA y hemos aprendido nuevo vocabulario. Hemos escuchado un nuevo cuento que nos ha ayudado a saber y aprender cosas nuevas de la primavera. Hemos podido vivir la primavera mediante canciones. Para seguir viviendo en euskera, tambiรฉn son importantes los dibujos animados, en este caso, la abeja maya. 























3.ASTEAZKENA:
HIZKIEKIN JOLASTEN ibili gara, baina horretarako PIRATA bezala ere mozorratu gara. Hizkiak ikasteko modurik onena jolastea da! A ze ondo pasatu dugun!! Bokalak eta gure izenak ikasten ari gara pixkanaka pixkanaka.
/Hemos estado jugando con las LETRAS y las VOCALES, para ello, nos hemos disfrazado de PIRATA. Quรฉ bien lo hemos pasado. Poco a poco estamos aprendiendo nuestros nombres y las vocales. 















4.OSTEGUNA: 
ZENBAKIAK ZENBATZEN ibili gara. Horretarako jolas eta proposamen ezberdinak erabili ditugu. Oso dibertigarria izan da eta gainera gure gorputzak mugitu ditugu!!
/Hemos estado contando los nรบmeros y jugando con ellos. Ha sido muy divertido y ademรกs hemos movido nuestros cuerpos!!!
















Aste guztiko proposamen eta lanez gain, hainbat jolas eta lan egin dituzue. Sukaldean aritu, jolastu, gure laguntxoak sendatu, gorputzak mugitu, espionaje lanak egin, margotu, sortu, eraiki, ipuinak kontatu eta entzun... 

Hona hemen zuen etxeko ALBUMA!

































GAUR OSTIRALA DA, 5 ZENBAKIA ETA ASTE SANTUTAKO OPORRAK HARTUKO DITUGU. 
Ba al dakizue zergatik ospatzen dien Aste Santua?? Gogoratzen al zarete? Egun hauek garrantzitsuak direnez, agian etxean honen inguruan hausnartu dezakezue!



Etxean goxo goxo egotea tokatzen zaigu. Bueltakoan elkarren berri izango dugu eta bitartean jarraitu super ondo pasatzen eta argazkiak ateratzen, bueltakoan ikusteko!

Mila esker denoi zuen lanagatik, asko eskertzen dizuet.

Gogoratu, faltan botako zaituztedala, baina laster izango gara elkarrekin eta muxu asko eta besarkada estuak emango gara elkarri.


Muxu poto potoloak denontzat eta besarkada estuak!

AIO PELAIO!!
❤๐Ÿ’“๐Ÿ’•๐Ÿ’–๐Ÿ’—๐Ÿ’˜๐Ÿ’™๐Ÿ’›๐Ÿ’œ๐Ÿ’๐Ÿ’ž๐Ÿ˜˜๐Ÿ˜˜๐Ÿ˜˜๐Ÿ˜๐Ÿ˜๐Ÿ‘‹๐Ÿ‘‹