KAIXO KAIXO LAGUNOK!
👋👋👋👋👋👋👦👧👨👩👪👱👲👵👴👶
Hiru aste luzez, gure Lurraren inguruan hitz egiten aritu gara.
Gure Lurrak hainbat aldaketa jasan izan ditu urte guzti hauetan
eta jakina denez, gure planeta zikintzen eta kutsatzen ari gara.
Gure Lurra gaixorik dago, eta gure esku dago;
planeta sendatu eta berriz ere pozik egotea!!
🌍🌎🌏😄😄😄😄
Hau horrela, HH3 urteko haurrak, buru-belarri aritu gara
arazoari erantzunak bilatzen eta erantzun hauek aplikatzen.
Ikusi zenbat ikasi dugun eta ze arduratsu bilakatzen ari garen.
👀👀👀👀👀👏👏👐
Aupa gure Lurra!!
Elkarrekin lan egin behar dugu gure Lurra senda dadin!!
🌍🌎🌏
Lehenik eta behin, ideia zaparradaren bilketa egin dugu, eta
egoera batzuen aurrean, gure Lurra nola sentitzen den ikertu dugu.
🌍😀/🌍😔
A21eko lagunek, honako informazioa ekarri digute.
Ikasle finak bezala, ura nola aurreztu ikasi dugu.
💧💧💧💧💧💧
Birziklapenaren garrantziaz ere ohartu gara.
Horregatik, "Zikintxoren abenturak" lagun,
etxean birziklatzen ikasteko album bat sortu dugu:
etxekoek ere ikasi ezazue nola birziklatzen den.
Birziklapenaren jolasaren bideoa link honetan ikusi dezakezue:
https://www.youtube.com/watch?v=q9bcMYtpfnE
Guri asko gustatu zaigu!!
Gure Lurra senda dadin, gure eginkizunetako bat BIRZIKLATZEA DA!
💚🌍🌍
Gure lagun haundiak etorri dira gure gelara antzerki bat eskaintzera.
Bertan, lehengo eta oraingo Donostiaren inguruan aritu dira: oraingo kutsadura azterlan delarik.
💃💃💃✌
Antzezlanaz baliatuta, gaur egungo kutsaduraren inguruan aritu gara.
Horretarako, "Hiru Begiko Igelaren" ipuina landu dugu.
Asko gustatu zaigu eta honako lanketa egin dugu.
🐸🐸🐸🐸
GURE LURRA GARBIA ETA ZORIONTSUA IZATEA NAHI DUGU.
HAU POSIBLE DA, ELKARREKIN LAN EGITEN BADUGU ETA IKASITAKOA APLIKATZEN BADUGU.
😀😁😃😄😆😏🌍🌍🌷🌸🌹🏃🏃🚶🚴🚴🚲
Osteguneko tailerrean, berriro ere, gure lagun EHUNZANGOA
etorri zaigu bisitan eta erronka bat proposatu digu:
GURE HERRIA, PASAIA, GARBITZEA!
🐛🐛🐛🐛
Berak, kolore guztitako zakarrontziak prestatu dizkigu
eta eskularruak eman dizkigu.
Prest gaude gure herria garbitzeko!
🚮🚮🚮💪💪💪👌👌👍👍
BERAZ, BADAKIZUE LAGUNAK,
ZAINDU GURE LURRA:
BIRZIKLATU,
BERRERABILI
ETA EZ KUTSATU!!!
---------------------
Gure planeta lantzeaz gain, hainbat ekintza ezberdin izan ditugu eskolan.
Aste hauetan zehar, ostiraletan, hamaiketako jasangarri eta osasuntsuak
dastatzeko aukera izan dugu.
Mila esker lagundu diguzuen denoi!!
ON EGIN!!!!
😋😋😋😋🍇🍉🍊🍋🍌🍎🍏
Pasa den ostiralean,
Bakearen Eguna ospatu dugu.
Ekintza zoragarri bat egin dugu guraso eta lagunekin
eta denok batera "Baloreak" abestia kantatu dugu.
👌👌👍👍👍
Lagunok, honaino iristen dira gure aste hauetako abenturak.
Hurrengoan gehiago!!
Bitartean, ondo segi.
AIO PELAIOO!!!
👋👋👋👋👋👋👋💖💗💘💙💚💛💜💝💞😍😍😘😘