KAIXO LAGUNOK!
ππππππ¦π§π¨π©πͺπ«π±π²π΄π΅πΆ
ππππππ¦π§π¨π©πͺπ«π±π²π΄π΅πΆ
Jakin duzuen bezala, ostegun goizean okindegira joan gara
OGIA nola egiten den ikastera, eta jakina EGITERA!!
ππππππππππππ
ππππππππππππ
Gure laguna den Liaren aitatxok, Fernandok,
eta Rabitek azaldu digute nola egiten den ogia.
Ikusi nahi nola ibili garen??
πππππππππ
πππππππππ
Okindegira iritsi eta Fernandorekin elkartu gara.
Ondoren, ogia egiteko behar genituen osagaiak zeintzuk diren zerrendatu dizkigu:
IRINA
URA
GATZA
LEGAMIA
Gero, bakoitzari orea zati bat eman eta lanean hasi gara!
Jarraian, ogia, gelatxo batean sartzen dute, deskantsatu eta handitzeko.
Gela haundi horretan egonaldia egin ondoren, labera sartzen da.
Egindako ogiez gain, hainbat ogi mota ezberdin ikusi eta dastatu ditugu...
Ogia egitearen prozesua eta ogiaren salmentaren prozesua ondo barneratzeko,
Mila mila esker Fernando eta Rabit!!
Asko ikasi dugu eta super goxoak zeuden egindako ogiak!!
ππππππππππͺ
ππππππππππͺ
Asko ikasi dugu, eta hau adierazteko, OGIAREN ERREZETA osatu dugu kartulina batean.
----------------------------------------
ππππππππ
Ogia egiteaz gain, aste honetan ere, ehunzangoaren bixita izan dugu.
Aurrekoan, erronka bat jarri zigun: PASAIA GARBITZEA.
Hau ondo bete dugunez, oparitxo bat eman digu! A ZE POZA!!
Oparitxoa EHUNZANGOA PANPINA da!!
ππππππππ
ππππππππ
Asko gustatu zaigu, beraz, ehunzangoa panpinari bere bizilekua prestatzea otu zaigu.
3 talde haunditan banatu eta bakoitzak leku ezberdin bat prestatu dizkiogu:
OHEA,
ETXEA
ETA ZELAIA.
Bizileku berriari izena jartzea ere pentsatu dugu, horretarako denon artean ideia ezberdinak bota eta bozkaketa gauzatu dugu.
Beraz, hemendik aurrera, ehunzangoaren eskutitzak eta oparitxoak bertan jasoko ditugu.
Lagunak errespetatu EHUNZANGOAREN bizileku berria!!
ππππππππ
Agur esateko momentua da!
Ondo izan lagunak
eta hurrengo bat arte!
AIO PELAIO!!
πππππππππππππππππππ
πππππππππππππππππππ