jueves, 14 de mayo de 2020

BOKALEN SOINUAK

KAIXO LAGUNOK! 
👋👋👋👦👧👨👩👪👫👬👭👱👲👴👵
Zer moduz zaudete? 

Gaur OSTEGUNA da, 4 zenbakia.
Eta bihar? Ze egun izango da?
Hasten dena hasten dena O. 
Ea asmatzen duzuen!!

Gaur bokalekin eta beraien soinuekin jolastea proposatzen dizuet. Nola?

Begira, lehendabizi, bokalen abestia entzungo dugu. 
Gogoratzen zarete ezta?
🎼🎵🎶


Abestia entzunda, ea guk gure abesti propioa sortzen dugun /Después de oír la canción, a ver si somos capaces de crear nuestra propia canción

Begira nire abestia:
🎶🎶🎵🎶🎵
"A, A, AHOA👄
E, E, EGUZKIA🌞
I, I, IZURDEA🐬
O, O, OSTADARRA🌈
U, U, UXOA🐦
A ETA E ETA I, O, U"

Zer iruditzen? Orain zuen txanda da!!!
👏👏👏👐👐

Ondoren, abestia eta bokalen soinuak landuta, gure etxeko horma eta post-it beharko ditugu hurrengo proposamenak gauzatzeko!

1.BOKALEN SOINUAK: Horman, post-it edo paper zatiak jarriko ditugu, bakoitzean bokal bat idatziz. Helduak bokal bat esango du, "A", eta haurrak esandako bokala ukitu beharko du.  /1.LOS SONIDOS DE LAS VOCALES: Pondremos en un cachito de papel o en un post-it las vocales. El adulto deberá decir el sonido de una vocal, "A", y el niño deberá señalar la vocal que ha dicho el adulto


2.BOKALEN SEGIDAK: Bokalen segida ezberdinak eman eta haurrak imitatu. Lehendabizi paperan idatzitakoa kopiatuz eta aurrerago, soinuekin bakarrik jolastuz /2.SERIES DE LAS VOCALES: Realizaremos diferentes seriaciones de las vocales. Primeramente, se les va dar escrito en un papel y los niños deberán copiar. Más tarde, solo le diremos con los sonidos, y deberán estar atentos y poner en orden las vocales.




3.GURE IZENAK: Jarraian, gure izenaren hizkien ordenarekin jolastuko dugu. Paperean izena idatzi eta kopiaketa erabiliz, haurrak bere izena ordenatuko du. Aurrerago, papera oinarria gabe egingo du, bere kabuz. /3.NUESTROS NOMBRES: Escribiremos en el papel el nombre del niño, y deberán ordenar las letras para formar su nombre. Más tarde, no le daremos escrito su nombre, lo ordenará el solo.

*Gomendagarria da bokalak kolore batez eta kontsonanteak beste kolore batez adieraztea / las vocales de un color y los consonantes de otro




4.BOKALAK ETA OBJEKTUAK: Objektu bakoitzaren lehenengo hizkia zein bokal den asmatu beharko dute. Lehendabizi, objektuen izenak idatzita eman eta beraz, bokalak identifikatu eta lotu egin beharko dituzte. Aurrerago, objektuak izenik gabe eskaini eta zuen objektuaren hitza esan "ASTOA" "A-STOA", horrela, haurrak zein bokal den esango dute. /4.LAS VOCALES Y LOS OBJETOS: La primera letra de cada objeto deberán relacionar con la vocal. Primeramente, escribiremos la palabra del objeto en el papel, y deberán identificar la vocal y unirlos. Más tarde, solo se dará el sonido de la palabra del objeto, y el niño deberá saber con que vocal empieza: "ASTOA", "A-STOA"--> A




Bukatzeko, gomendagarria da bokalen grafia, pixkanaka lantzen joatea, beraz, zer iruditzen gure lagun baten proposamena? /Para terminar, es importante seguir trabajando la grafía de cada vocal, ¿Qué os parece la propuesta de nuestro amigo?



Ez ahaztu bakoitzak bere izenarekin ere jolastu dezakeela!!


Hauek izan dira gaurko proposamenak! Gustatzen?
Ondo pasa hizkiekin eta bokalekin jolasten!!

Eta ez ahaztu, sortu zuen abestia. 
Abestu ozen eta asko ikasi!!!

Muxu eta besarkada potoloak denontzat!
Bihar arte!!

AIO PELAIO!
❤💕💓💕💖💗💘💙💚💛💜💝💞😍😍😘😘