lunes, 27 de abril de 2020

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA

Kaixo lagunok!
Zer moduz joan da asteburua?
πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘©πŸ‘ͺπŸ‘«πŸ‘΄πŸ‘΅

Atzo lehen eguna izan zenuten kalera ateratzeko...
Espero dut asko disfrutatu izana eta arduratsu jokatu izana! 


ASTELEHENA da, 1 zenbakia.

Gaurkoan, ETXEALDITIK EUSKARALDIRA  inguruko informazioa ematera nator. Ba al dakizue zer den? Hona hemen bideoa eta linka :




Bertan, apirilaren 20tik maiatzaren 3 bitartera, egunero erronka berri bat proposatzen da, Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko.

Ehunzangoak esaten digun bezala, pixkanaka euskaraz bizitzea lortu behar dugu eta euskaraldiarekin bat egitea aproposa iruditzen zaigu!!
πŸ›πŸ›πŸ›πŸ›πŸ›

Gaurko erronka honakoa da: 

Beraz bete ditzagun sare sozialak esker on mezuekin! 

Nik egin dut nirea: Nire esker on mezua zuentzat da! 
AUPA HH3KO HAURRAK!
πŸ’“πŸ’•πŸ’–πŸ’—πŸ’˜πŸ’™πŸ’šπŸ’›πŸ’œ


Nahi izanez gero, niri bidali zuen marrazki eta mezuak eta blogean elkarbanatuko ditugu!



Honetaz gain, gure txikienek euskaraz bizitzeko hainbat proposamen eskaini nahi dizkizuet! Horien artean, ipuina, abestia eta asmakizun bat. 

Ipuina: ASKO MAITE ZAITUT


Abestia: Eskerrik asko!


Asmakizuna: 



Bukatzeko, euskaraldiarekin eta ahoarekin lotuta dagoen abestia jarriko dizuet. Asko gustatzen zaigu gainera! ezetz asmatu....

Bai! Ahoa bizi bizi eta belarriak prest beti
Mugitu zuen gorputzak!!
πŸ‘„πŸ‘„πŸ‘‚πŸ‘‚πŸ‘―πŸ‘―πŸ’ƒ




Bihar gehiago lagunok! Ondo hasi astea!!

Asko disfrutatu kalean baina gogoratu, lagunekin aurrerago jolastuko gara. Orain zuen jostailu, tramankulu eta gurasoekin ibili!


Muxu potoloak denontzat eta euskaraz bizitzen jarraitu!!

AIO PELAIO!
πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ’“πŸ’•πŸ’–πŸ’—πŸ’˜πŸ’™πŸ’šπŸ’›πŸ’œπŸ’πŸ˜πŸ˜πŸ˜πŸ˜˜