viernes, 10 de enero de 2020

EHUNZANGO BERDEA

Kaixo kaixo lagunok!!
πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘©πŸ‘ͺπŸ‘«πŸ‘¬πŸ‘­

URTE BERRI ON DENOI!

Gabonak bukatu dira iada eta gu lanean hasteko prest gaude!!



Aste honetan zehar, lagun bat etorri zaigu bixitan: 
EHUNZANGO BERDEA!!
πŸ›πŸ›πŸ›πŸ›πŸ›πŸ›πŸ›πŸ’šπŸ’šπŸ’šπŸ’šπŸ’š

Gure lagun ehunzangoak kutxa gorri bat ekarri digu.
Bertan, eskutitza idatzi digu eta proposamen zoragarri bat eskaini digu.

Ikusi ikusi gure ilusio aurpegiak!
 πŸ‘€πŸ‘€πŸ‘€πŸ‘ŒπŸ‘ŒπŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘©




 Proposamena hauxe izan da:

GU EUSKARAZ BIZITZEA
ETA HORRELA, 
GURE EHUNZANGOARI,
 BERRIRO ERE, KOLORE BERDEA PIZTEA.

Horretarako, abesti bat prestatu digu, 
eta ondorengo argazkietan abestia margotzen eta apaintzen ari gara. 






Gure lanak eta marrazkiak opari bezala eman dizkiogu ehunzangoari.

Gaur goizean, bere erantzuna jaso dugu.

Orain, Ehunzangoa berdea da berriro, gu euskaraz bizitzeak asko poztu dio!!
πŸ›πŸ’š 



Horregatik, orain, ETXEKOEN LAGUNTZA behar dugu!!

Ehunzango berdeak dio, euskaraz bizi behar dugula. 
Eta horrela, denok batera,  ehunzangoa beti berdea izatea lortuko dugula.



Gurekin abestu nahi??
 πŸ‘„πŸ‘„πŸ‘‚πŸ‘‚πŸ˜œπŸ˜œπŸ˜πŸŽΌπŸŽΌπŸŽΌ

Karpetekin batera abestiaren berri izango duzue, 
eta hau ikasteko, guk geuk bideotxo bat grabatu dugu.


Animatu!!!!! Abestu ozen eta dantzatu gogoz!!! 




Eta beti gogoratu: AHOA BIZI-BIZI ETA BELARRIAK PREST!
 πŸ‘„πŸ‘‚πŸ‘‚


Laister, berriro ere, gure berri izango duzue.

Bitartean, ondo izan 
ABESTU OZEN ETA DANTZATU GOGOZ!



AIO PELAIO!!
πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘©πŸ‘ͺπŸ‘«πŸ‘¬πŸ’“πŸ’—πŸ’˜πŸ’™πŸ’šπŸ’›πŸ’œπŸ˜˜πŸ˜˜