viernes, 24 de enero de 2020

KOLORETAKO MUNSTROAREAREKIN ETA SARAREKIN TAILERRA

Kaixo kaixo!!

πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘©πŸ‘ͺπŸ‘«

Ze azkar datorren hurrengo argazki bilduma!!

Oraingoan, ostegun arratsaldean izandako tailerraren berri 
ematera gatoz, A ZE SORPRESA!!

Begira gure argazkiak 
eta ikusiko duzue zein ondo pasatu dugun!!

πŸ‘€πŸ‘€πŸ‘€πŸ‘€πŸ‘€

Goizean goiz, gure ehunzango lagunak 
eskutitz bat utzi digu kutxa gorrian . ZE POZA,
BERIRO ERE EHUNZANGOAREN BERRIAK DITUGU!

πŸ›πŸ›πŸ›πŸ›






Eskutitza irakurtzeko elkartu gara lagun guztiok ikerketa gelan... 

Zer jarriko ote digu ehunzangoak? 

Zer sorpresa izango dugu oraingoan?

Eskutitzan, bertan, ehunzangoaren lagun bat etorriko dela dio arratsaldean eskolara
baina, mesedez, euskaraz bizitzen jarraitzeko animatu digu,
eta lagunari gure ehunzangoaren abestia eta dantza erakustea.

πŸ˜€πŸ˜€πŸ˜€πŸ˜πŸ˜



Tailerreko protagonista eta ehunzangoaren laguna gure laguna den Xuanen 
amatxo da, Sara etorri da gurekin tailerra egitera.
Hainbat sorpresa prestatu dizkigute Sarak eta ehunzangangoak.

Ikusi ikusi,

πŸ‘€πŸ‘€πŸ‘€πŸ‘€

tailerra ipuin kontaketa bidez hasi dugu,

KOLORETAKO MUNSTROAREN IPUINA, 

baina ez betiko moduan,
ez ez, KAMISHIBAI moduan baizik.

πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘©πŸ‘ͺπŸ˜„πŸ˜„



Ipuin kontaketa ondoren, gela bakoitzari
 Koloretako munstro horiaren panpin bana oparitu digu. 
Koloretako munstroa POZIK dago;

gure eginkizuna euskaraz aritzea eta horrela,
etxera eramateko aukera izango dugu asteburuan.

πŸ’›πŸ’›πŸ’›πŸ’›πŸ’›πŸ’›





Borobilan jarri gara eta Sarak ekarritako jolas berriarekin jolasten aritu gara.
Xuanek eman dizkigu azalpenak!
Ze jolas dibertigarria!!

πŸ’ƒπŸ’ƒπŸ’ƒπŸ‘ŒπŸ‘ŒπŸ‘πŸ‘






Tailerrarekin bukatzeko, berriro ere gelara joan
eta bakoitzak, bera sentitzen den bezala margotu du 
koloretako munstroa!

POZIK

TRISTE

HASERRE

BELDURTUTA

LASAI

MAITEMINDUTA

πŸ’›πŸ’™πŸ’šπŸ’πŸ’“



ZE ONDO PASATU DUGUN TAILERREAN!!

MILA ESKER SARA! 

πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ˜





Eta badakizue lagunok, zuek ere nahi duzuenean
animatu gurekin tailerrak egitera.

Elkarrekin ZORAGARRI pasatzen baitugu!

πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘ŒπŸ‘ŒπŸ‘ŒπŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹



Lagunok, beste bat arte.

Bitartean, ONDO PASA MARI TOMASA!!

πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ’–πŸ’—πŸ’˜πŸ’™πŸ’šπŸ’›πŸ’œπŸ’“πŸ˜πŸ˜πŸ˜