viernes, 8 de mayo de 2020

OSTIRALA, ASTEBURUA ETA EURIA

KAIXO KAIXO LAGUNOK!
πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘©πŸ‘ͺπŸ‘«πŸ‘΄πŸ‘΅
Zer moduz zaudete? Astebururako prest?


Gaur OSTIRALA da, 5 zenbakia
Entzun dezagun eta kantatu dezagun ozen!

"OSTIRALA"




**Aurreko sarreran zuen aste honetako argazkiak bildu ditut: IKUSI AHAZTU GABE! ZORAGARRIAK ZARETE!
πŸ‘€πŸ‘€πŸ‘€πŸ‘€πŸ“·πŸ“·πŸ“·πŸ“·πŸ“·



Asteburuan, euria egingo du, baina badakizue zer?
Niri pilo bat gustatzen zait euria, eta egun euritsuetan asko asko jolasteko aukera daukagu!!
πŸ’§πŸ’§πŸ’§πŸŒ‚πŸŒ‚⛆⛆⛆⛈⛈⛈


Gogoratzen al zarete eskolan zer abesten genuen euria egiten zuenean? 
BAI! KLIN KLAN

"KLIN KLAN"


Erakutsi zuen etxekoei nola egiten ditugun euri tantak behatzekin!!



Klin klan abestia kantatu egiten genuen, 
baina zein abesti dantzatzen genuen euria ari zuenean?? 

"EURI TANTA"




Orain, etxean goxo goxo eta bertan abenturak bizitzeko, 
ipuin bat utziko dizuet... Entzun otso gaiztoaren abenturak

"NI NAIZ INDARTSUENA"




Filma EUSKARAZ ikusteko denbora izango duzue, beraz, 
hemen utziko dizuet linka, filma aukeratu dezazuen: 


πŸŽ¬πŸŽ¬πŸŽ«πŸ“ΉπŸ“ΉπŸ“ΉπŸ“ΊπŸ“ΊπŸ“ΊπŸ“Ί

*Nire gomendioak: Itsasontziak erreskatean eta Alfonbra magikoa



Bukatzeko, eskolan egiten genuen bezala, 
Mandalak lekaleekin edo makarroiekin osatuko ditugu
/mandalas con legumbres o macarrones 

(Os envΓ­o algunas plantillas adecuadas) 

Nahi izanez gero, animatu pultserak eta lepokoak egitera!!

Hona hemen adibideak: 






Nik ere asteburua mandalak egiten eta margotzen pasatzeko asmoa dut! 

Ikusi ikusi!! πŸ‘€πŸ‘€





OSTIRAL SUPER ONA IZAN! ETA ASTEBURUAZ GOZATU!!!

Zuen argazkien zain geratzen naiz!!!!

Besarkada estuak eta muxu potoloak denontzat !!!


AIO PELAIO!
πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ’“πŸ’•πŸ’–πŸ’—πŸ’˜πŸ’™πŸ’šπŸ’›πŸ’œπŸ’πŸ˜πŸ˜πŸ˜πŸ˜˜