KAIXO LAGUNOK!
ππππππ¦π§π¨π©πͺπ«π΄π΅
Zer moduz zaudete? Zer moduz joan da asteburu luzea?
Azkenean, guk ere paseotxo bat emateko aukera izan dugu,
eta a ze nolako eguraldi ederra!!
Ze politak dauden gure inguruko zelaiak lorez beteta!
π·πΈπΉπΊπ»πΌπ»πΊπΉπΈπ·ππ¦ππππ
Berriro ere, ASTELEHENA da, 1. zenbakia.
Lanean eta jolasten hasteko prest?
Gogoratu ETXEALDITIK EUSKARALDIRA ekitaldia atzo bukatu zela. Apaindu al zenituzten zuen leihoak eta balkoiak zuen bizipenekin??
Hala bada, bidali argazkiak!
π·π·π·πΉπππ
Mila esker parte hartzeagatik!
"GUK EUSKARAZ"
Gaurko proposamenak Tximeletarekin lotuta daude
Lehendabizi, ipuin honen bidez, Tximeletaren bizi zikloa ezagutuko dugu:
Ipuina entzuteko,
ipurdiak lurrean,
begiak zabalik, π
belarriak erne π
eta ahoan, shh kremaileraπ
Ipuina hastera doa: "TXIMELETAK"
"Tximeletak mendian" abestia iada ezagutzen dugu...
baina ezagutzen al duzue Pirritx eta Porrotxen "TXIMELETA NAIZ" abestia?
Zoragarria da! askatu gorputzak eta gozatu!!
π―π―π―πππͺπ
"TXIMELETA NAIZ"
Eta bukatzeko, zer iruditzen, naturako elementuak erabiliz gure tximeleta sortzen badugu? / ¿QuΓ© os parece si creamos nuestra propia mariposa con los elementos de la naturaleza?
Hona hemen ideiak:
Bueno lagunok, hauek dira gaurko proposamenak!
Bihar gehiago! Ondo hasi astea!!
Muxu potoloak denontzat eta euskaraz bizitzen jarraitu!!
AIO PELAIO!
πππππππππππππππππππ