martes, 24 de marzo de 2020

ASTEARTEA. ETXETIK PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEN!

KAIXO KAIXO LAGUNOK!
πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘©πŸ‘ͺπŸ‘«πŸ‘΄πŸ‘΅

Dakizuen bezala, MUGIMENDUA oso oso garrantzitsua da haur bakoitzaren garapena sustatzeko, hau horrela, gaurkoan, PSIKOMOTRIZITATEA landuko dugu etxetik!
BERAZ, MUGITU GORPUTZAK ETA DISFRUTATU!!
πŸƒπŸƒπŸ’ƒπŸ’ƒπŸ™…πŸ™†πŸ™‹πŸ™πŸ‘


Lehenik eta behin, zuen etxeko egongelak psikomotrizitateko gela inprobisatuan bilakatu dezakezue: ikusi bideoa!! 
πŸ‘€πŸ‘€



Material proposamena: 

-Lurra koltxoneta ezberdinez estali (aprobetxatu sofa ere koltxoneta modura)
-Panpin bigunak (haundiak eta txikiak)
-Zapiak (tamaina ezberdinetakoak)
-Txurroak baldin badituzue

Psikomotrizitate gela alternatiboaren funtzionamendua:

1. Oinetakoak eta galtzetinak kendu
2. Denbora batez mugimendu aktiboan jolasten utzi haurrari (oraindik material gabe): korrika, txiribuelta, saltoak, erorketak, arrastaka, lau hanketan, sartu atera. 
3. Beste denbora batez, materialarekin jolasten utzi, hauekin jolas sinbolikoa sustatu (superheroiak bezala, pirata bezala, katuak bezala...)
4. Dena jaso 
5. Ipuina entzuten jarri (*jarraian proposatutakoa)
6. Errepresentazioa: Sentitu dutena marrazki, eraikuntza edo plastilina bidez adierazi

IPUINA: Gaxuxaren klarion magikoa







Honetaz gain, jarduera ezberdinak ere egin ditzakezue psikomotrizitatea lantzeko. Hona hemen bi adibide: 







Link honi zapalduta ere jarduera ezberdinak bilatu ditzakezue: 
πŸ’ͺπŸ’ͺπŸ’ͺπŸ’ͺπŸ‘Œ


Bukatzeko, Psikomotrizitate saio inprobisatua egin ondoren, gure gorputzak oso aktibatuta izango ditugu. Beraz, oso garrantzitsua da egoera horretan lasaitzen jakitea. Horretarako, haurrekin Yoga egingo dugu. Bideoa erderaz da. 




Espero dut asko disfrutatzea psikomotrizitate saio honetan. Elkar ikusi eta psikomotrizitate saioak gogora ekartzeko hona hemen argazki batzuk: 








ASTEARTE ON eta bihar arte!

Animo denoi eta jaso besarkada estu eta potoloa!!!

AIO PELAIO!!
πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ’“πŸ’•πŸ’–πŸ’—πŸ’˜πŸ’™πŸ’šπŸ’›πŸ’œπŸ’πŸ˜πŸ˜πŸ˜πŸ˜˜πŸ˜˜