miΓ©rcoles, 18 de marzo de 2020

ASTEBURU LUZEAREKIN BATERA HAINBAT PROPOSAMEN EZ ASPERTZEKO!

Kaixo kaixo Familiak!!

πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘©πŸ‘ͺπŸ‘«πŸ‘΄πŸ‘΅

Mila esker zuen erantzun eta argazkiengatik. Asko pozten naiz zuen aurpegitxoak ikusteaz eta pozik eta gogoz zaudetela sentitzeaz. 

πŸ˜ƒπŸ˜„πŸ˜‰πŸ˜ŠπŸ˜ŠπŸ˜ŠπŸ˜‹

Oraingoan, asteburu luzea dator eta errekurtso eta proposamen berriak eskaini nahi dizkizuet, goxo egoteko eta ondo pasatzeko familia giroan.




Aldez aurretik, familia batzuk eskatu duzuenez, hizkiekin jolasteko hainbat proposamen eskaini nahi dizkizuet eta adibideak korreoz bidaliko dizkizuet. 

Gure haurrei asko gustatzen zaie "MARIMOTOTS" ipuina, denek dakite ipuinaren nondik norakoa, beraz agian beraiek kontatuko dizuete. 

Izan zaitezte zuen txikitxoen entzule!! 
πŸ‘‚πŸ‘‚πŸ‘‚πŸ‘‚πŸ‘‚πŸ‘‚

Hala ere, korreoz bidaliko dizuet ipuinaren testua... bideorik ez baitago.

Jarraian, BOKALEN ABESTIA txertatuko dizuet! 
Ikusi, entzun eta jolastu etxean bokalekin!





Orain, beti bezala, ipuin bat, bideo atsegin bat eta eskolan landutako hainbat abesti eskaini nahi dizkizuet!!

Munstro arrosa ez da besteak bezalakoa.
Dena txuria den lekuan bizi da, baina egun batean, bidaiatzeari ekiten dio.
Zer aurkituko du? Lagun berriren bat ezaguna egiten zaizue??

"CORTOS PIXAR PARA NIΓ‘OS" Youtubeko kanalean bideo hezigarri eta dibertigarriak daude. Nik, hemen, bat txertatuko dizuet baina kanala saltseatzea proposatzen dizuet. Haurrek iada hainbat bideo ezagutzen dituzte!


Eskolan landutako abestiek eta dantzek beti ematen digute poztasuna. Txikiekin dantzatuz ondo pasa familia!!!

APALATXO


TXIKI TXIKIA

Gorputzak mugitu eta izerdituu lagunok!!
ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA


Niretaz ere gogoratzeko, haurrek dakiten bezala, gure gelako kanta gustukoena:
BALOREAK




Bukatzeko, beste esperimentu bideo bat proposatuko dizuet.

Denbora pasa modura, adin ezberdinekin jolasteko euskarazko jolas digital batzuk aurkitu ditzakezue hemen: http://www.jolasak.eu/

Beste honetan aldiz, eskolan ikusten ditugun euskarazko marrazki bizidunak bila ditzazkezue:  https://www.eitb.eus/eu/hiru3/marrazki-bizidunak/
Espero dut proposatutako guztia erakargarria, atsegina eta aproposa izatea. Animo denoi eta jaso besarkada estu eta potoloa!!! AIO PELAIO!! πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ’“πŸ’•πŸ’–πŸ’—πŸ’˜πŸ’™πŸ’šπŸ’›πŸ’œπŸ’πŸ˜πŸ˜πŸ˜πŸ˜˜πŸ˜˜