martes, 31 de marzo de 2020

ASTEARTEA, TXIMELETAK MENDIAN LORE BATEN GAINEAN!


Kaixo kaixo lagunok!!
πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘©πŸ‘ͺπŸ‘«πŸ‘΄πŸ‘΅

Asteartea da gaur, 2 zenbakia!
UDABERRIA GAIAREKIN JARRAITUKO DUGU!!
πŸŒ·πŸŒΈπŸŒΉπŸŒΊπŸŒ»πŸŒΌπŸŒ³πŸ€πŸ›πŸπŸžπŸ¦

Lehendabizi, UDABERRIKO IPUINA jarriko dizuet, bertan udaberrian gertatzen diren aldaketez jabetuko zarete: zuhaitzetan eta zelaietan lore ugari ateratzen ari dira, egunak luzeagoak dira, eguraldia nahastu samar egoten da: euria, eguzkia, kazkabarra, ostadarra..., animali ezberdinak ikusten ditugu eta dena KOLOREZ jazten da.

Entzun ipuina eta goxatu!!
IPURDIAK LURREAN, APATX EGINDA 
BEGIAK ZABALIK πŸ‘€
BELARRIAK ERNE πŸ‘‚
ETA AHOAN, KREMAILERA πŸ‘„

IPUINA: UDABERRIKO IPUINA


*Udaberriko ipuinean zehar ateratzen den HIZTEGIA korreoz bidaliko dizuet, hiztegi lanketa egin dezazuen.



Jarraian, UDABERRIArekin lotuta, hiru abesti jarriko dizkizuet, pixkanaka pixkanaka barneratzen joateko


TXIMELETA MENDIAN



MARIGORRINGO



LOREAK 




Bukatzeko, Hirutxulo (Eitb) marrazki bizidunetan udaberria lantzeko aukera ezberdinak bila ditzakezue, horien artean MAYA ERLEA oso aproposa iruditzen zait. 
Hemen uzten dizuet zuzeneko linka:



Aprobetxatu topera ASTEARTEA eta bihar ere hemen izango naiz proposamen berriekin!
Animo denoi eta muxu erraldoiak!!!

AIO PELAIO!!

πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ’“πŸ’•πŸ’–πŸ’—πŸ’˜πŸ’™πŸ’šπŸ’›πŸ’œπŸ’πŸ˜πŸ˜πŸ˜πŸ˜˜πŸ˜˜