miΓ©rcoles, 25 de marzo de 2020

ASTEAZKENA. FORMEKIN JOLASTEN!

Kaixo kaixo lagunok!!
πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘©πŸ‘ͺπŸ‘«πŸ‘΄πŸ‘΅

Pixkanaka eta egunak aurrera doazela... hainbat jolas, jarduera eta proposamenekin arlo ezberdinak lantzen ari gara. Gaurkoan, MATEMATIKA landuko dugu eta horretarako, FORMAK izango dira protagonistak!
πŸ’ΏπŸ“πŸ“πŸ“—

Lehendabizi, ipuin atsegin bat utziko dizuet, bertan forma ezberdinak ikusi, ukitu eta hauekin jolasteko aukera izango duzue! Ea asmatzen duzuen forma bakoitzaren izena!!

IPUINA: HARTU ETA EMAN




Jarraian, guk eskolan landutako hiztegia aipatuko dizuet: 

ZIRKULUAπŸ’Ώ

KARRATUAπŸ“—

LAUKI ZUZENA πŸ“

TRIANGULUAπŸ“

Hona hemen hiztegia lantzeko bideoa... 
Guk gure hiztegia landuko dugu. Bideoa orientatiboa da.
Hiztegia lantzen jarraitzeko web orrialde bateko linka eskainiko dizuet, Hitziki web orrian, haurrei egokitutako hiztegia bilatuko duzue (FORMAK BARNE), euskaraz, eta horrela denok euskara ikasiko dugu! Saltseatu!!!



Jarraian, FORMEkin jolas ezberdinak egiteko aukerak erakutsiko dizkizuet, gainera oso dibertigarria da formekin jolastea.
Ba al dakizue nola jolastu formekin?

Hona hemen bi bideo: hauetan jolas eta jarduera ezberdinak proposatzen dira. 

Familia!! sortu zuen jolasak eta dibertitu!!
/Familias, crear vuestros juegos y divertiros!!






Bukatzeko, aipatu, korreo bitartez, formak lantzeko adibide ezberdinak bidaliko dizkizuedala. Aprobetxatu eta jolastu zuen haurrekin!

JOLASTUZ ETA DIBERTITUZ, ASKO IKASI!!


ASTEAZKEN ONA PASA, GURE ESKOLAREN EGUNA DA ETA OSPATU ZUEN ERARA!
Bihar ere izango dugu elkarren berri!! Zaindu lagunok eta jaso muxu potolo potoloak!!

AIO PELAIO!!
πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ’“πŸ’•πŸ’–πŸ’—πŸ’˜πŸ’™πŸ’šπŸ’›πŸ’œπŸ’πŸ˜πŸ˜πŸ˜πŸ˜˜πŸ˜˜