martes, 17 de marzo de 2020

ESPERIMENTOEKIN ERE DIBERTITU GAITEZKE! IKERTZAILEAK IZAN GAITEZEN!!

Kaixo kaixo denoi!

πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘©πŸ‘ͺπŸ‘«πŸ‘΄πŸ‘΅

Gaurkoan beste proposamen desberdinarekin nator. Zer iruditzen zaizue egun hauetan IKERTZAILEAK bihurtzen bagara?? Ikerlariz mozorrotu gaitezke etxeko gauzekin eta ordu erdiz munduko ikerlari onenak bilakatu gaitezke
 (beti umorez eta disfrutatuz!)

PREST ZAUDETE?? AURRERA BA!!!

πŸ‘ŒπŸ‘ŒπŸ’ͺπŸ’ͺπŸ’ͺπŸ’ͺπŸ’ͺ


Egoera berri eta arraro honen aurretik, eskolan,  BARATZA gaiari ekin genion eta motibazio fasean ibili gara, hau da, gaiaren inguruko bideo, abesti, ipuin eta esperimentazio txikiak egiten. 

Honi helduz, etxean berriz BABARRUN ALEAK ETA DILISTA ALEAK LANDATZEA interesgarria izango litzateke. Horrela, gure landareak nola sortu, hazi eta hiltzen diren ikusi ditzakegu.

🌿🌿🌷🌸🌹🌺🌻🌼🌱🌱

BEGIRA gure eskolan hazi diren landareak nolakoa egin diren... 
oraindik jarraitzen al duzue hauek zaintzen?

πŸ‘€πŸ‘€πŸ‘€πŸ‘€πŸ‘€πŸ‘€



Haurrekin LANDAREEN (ETA GURE) BIZI ZIKLOA aztertzea interesgarria da.

πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘ŒπŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘©πŸ‘ͺπŸ‘«πŸ‘΄πŸ‘΅


ETXEAN EDALONTZIAK LANDAREEKIN BADITUZUE, ETA ONDO BADAUDE, PASA ITZAZUE BESTE ONTZI HAUNDI BATERA, ETA AGIAN LURRAZ BILDU.
ETA HIL EDOTA USTELDUTA BADITUZUE, BERRIRO EKIN ETA PROBATU ETA LANDATU HAZIAK ETXEAN!

Behar dituzuen gauzak:
EDALONTZIA
KOTOIA
HAZIAK: BABARRUN ETA DILISTA ALEAK
URA -> EGUNERO
AGIA (EGUZKIA)

MIMOAK
GOXOTASUNA 
EGUNEROKO ZAINTZA


-LANDAREAREN BIZI ZIKLOA ARGAZKI BIDEZ JASO DEZAKEZUE ETA ALBUM BAT SORTU (Adibidez, 1- HAZIAK EDALONTZIAN PREST DITUGU!) 
/ EN UN ALBUM, MEDIANTE FOTOS, PODEIS RECOGER EL PROCESO DEL CRECIMIENTO DE LA PLANTA. (Por ejemplo, 1-LAS SEMILLAS ESTAN DENTRO DEL VASO. 

*Aurrerago zuen argazkiak konpartitzea eskertuko nuke. Elkarrekin etxeko egonaldiarekin disfrutatzeko!

πŸ“·πŸ“·πŸ“·πŸ“·πŸ“·πŸ“·πŸ“·πŸ“·πŸ“·


Babarrun haziaren bitartez jaiotzen den LANDAREA erraldoia bihurtzen da... gure gelan baten batzuk oso luze eta altuak bilakatu dira. Ea zuen etxeetan nolakoak hazten diren.

Honen harira, "BABARRUN ALE MAGIKOAK" ipuin digitala uzten dizuet. Bertan ere babarrunak magikoak dira eta erraldoiak bilakatzen dira! 

IPUINA ENTZUTEKO, IPURDIAK LURREAN APATX EGINDA, 
BEGIAK ZABALIK πŸ‘€,
BELARRIAK ERNEπŸ‘‚ 
ETA AHOAN KREMAILERAπŸ‘„.

IPUINA HASTERA DOA!!






Ikerlariei ere asko gustatzen zaie jolastea eta ondo pasatzea. Hau bermatzeko, jarraian, ESPERIMENTU DIBERTIGARRI ETA SINPLEA uzten dizuet: 

ZIKINDU ESKUAK ETA SUPER ONDO PASA!!!

πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ˜€πŸ˜πŸ˜ƒπŸ˜„πŸ˜‹πŸ˜ŠπŸ˜‰


Youtubeko orrialde hau eskuragarri utziko dizuet link honen bidez, bertan hainbat esperimentu baitaude haurrekin egiteko: 

https://www.youtube.com/channel/UCc_-hy0u9-oKlNdMKHBudcQ




IKERLARIOK, ASKO IKERTU, ESPERIMENTATU ETA GOZATU!!
ESKUAK ZIKINTZEKO DAUDE! BAINA GOGORATU, JOLASTU AURRETIK ETA ONDOREN, ESKUAK ONDO GARBITU!

BESARKADA SUPER ERRALDOIA DENONTZAT! 

AIO PELAIOOO!!

πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ’“πŸ’•πŸ’–πŸ’—πŸ’˜πŸ’™πŸ’šπŸ’›πŸ’œπŸ’πŸ˜πŸ˜˜πŸ˜˜πŸ˜˜