lunes, 23 de marzo de 2020

ASTE BERRI BAT, ASTELEHENA DA!!

KAIXO KAIXO LAGUNOK!!



πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘¦πŸ‘§πŸ‘¨πŸ‘©πŸ‘ͺπŸ‘«πŸ‘΄πŸ‘΅


Aldez aurretik aipatu, aurreko BLOG sarreran zuen argazkiak txertatu ditudala elkarren berri izan dezagun. Mila esker zuen argazki eta bideoengatik.
Asko pozten naiz zuei ikusteaz!!



πŸ˜ƒπŸ˜„πŸ˜‰πŸ˜ŠπŸ˜ŠπŸ˜ŠπŸ˜‹



Aste berriarekin batera, proposamen eta jarduera ugari eskaini nahi dizkizuet. Zoragarri ari zarete lanean eta gogotsu animatzen dizuet horrela jarraitzeko! 
AUPA FAMILIA!!

πŸ’ͺπŸ’ͺπŸ’ͺπŸ’ͺπŸ‘Œ






Jakingo duzuen bezala, orain dela gutxi UDABERRIAn sartu gara eta udaberriaren usaina nabaritzen da: zuhaitzak hosto berdez eta loreez janzten ari dira, zelaiak ere lorez betetzen, txoriak kantari, tximeletak hegan... 

πŸŒ·πŸŒΈπŸŒΉπŸŒΊπŸŒ»πŸŒΌπŸ€

Zer iruditzen, Udaberria iritsita, gure etxeak gaiaren inguruan apaintzea?
/ Ha llegado la PRIMAVERA, y ¿quΓ© os parece si decoramos nuestras casas?

Jarraian, haurrei asko gustatzen zaien bideo bat uzten dizuet. Utzi txikitxoei UDABERRIAZ gozatzen, entzun musika eta disfrutatu bideoa.




1-    Bideoa ikusita, galdetu zuen txikiei: Zer ikusi duzue bideoan? Ikusi duzue nola esnatzen ari diren zuhaitzak eta loreak? Zergatik? Zer dakigu UDABERRIARI buruz?
/ Despues de haber visto el video, preguntar a vuestros hijos/as: ¿QuΓ© habeis visto en el video? ¿Habeis visto cΓ³mo se estan despertando los arboles y las flores? ¿Por quΓ©¿ ¿QuΓ© sabeis de la PRIMAVERA?


2-    Idatzi (zuentzat, helduontzat) zuen haurren ideia zaparrada eta astean zehar gogoratu esandakoak... Esandako horiek margotzeko aukera baduzue ekin lanari!!
/Anotar las ideas que han tenido vuestros hijos/as, y durante la semana recordarles lo que han dicho, y si es posible dibujar dichas ideas sobre la primavera.


3-   Utzi libre zuen sormena eta sortu ekoizpenak udaberri koloreak erabiliz: marrazkiak, muralak, tutuekin zuhaitzak, kartulinekin loreak...
/Dejar libre vuestra imaginaciΓ³n y crear productos utilizando los colores de la primavera: dibujos, talleres con botellas, representaciΓ³n de Γ‘rboles y flores....









Orain, gure errutina moduan, ipuin bat eta eskolan landutako hainbat abesti eskaini nahi dizkizuet!!






NOLA DASTATU ILARGIA?

Ilargiak zein zapore izango du? 
Animaliek harriduraz eta gogoz ilargia dastatu nahi dute. 
Baina horretarako elkarlanean aritu behar dira. 
Denok batera lan eginda erronka haundiak lortu ditzakegu.
Balorea: elkarlana/ trabajo en equipo.


Eskolan landutako abestiekin eta dantzekin jarraitu dezagun ondo pasatzen eta ipurdiak mugitzen!!

Ipuinean animaliez aritu garenez,
jarraitu dezagun animaliekin eta hauek landuz abestietan ere.


IKUSI IKUSI HAN
(Abesti honetan mutuaren jolasa egin dezakezue, musika entzunda ikasiko duzue nola egin)

LEHOI BATEN BILA NOA

(Eskolan era laburrean egiten dugu, errepikapenak landuz, 
baina hemen abentura ezberdinak ere kontatzen dituzte, beraz 
DISFRUTATU eta eman sormenari)




ANIMALIEN IBILKERAK 

 (Animali guztiek beraien ibilkera propioa dute, 
ikasi eta imitatu hainbeste gustatzen zaizkigun animaliak)










Bukatzeko aipatu, korreoz, etxean, eskolan egiten genuen bezalaxe, errutinak lantzeko materiala bidaliko dizuedala: Ze egun da gaur? Ze eguraldia egiten du? Horrela gure haurrak ez dira denboran eta egoera honetan galduta sentituko.




Gogoratu oso interesgarria dela euskara indartzen jarraitzea gure txikien bizitzan. Beraz, jarraian, eskolan ikusten ditugun euskarazko marrazki bizidunen linka uzten dizuet: https://www.eitb.eus/eu/hiru3/marrazki-bizidunak/ (Gehien ikusten ditugunak, "KAIXO TIMMY", "RITA ETA KOKRODILOA", "RAA RAA LEHOI ORROLARIA" ETA "TIB ETA TUMTUM" dira.




Espero dut asko gustatzea eskaintzen dizkizuedan baliabideak. ASTELEHENA ONA IZAN eta bihar ere izango dugu elkarren berri!
Animo denoi eta jaso besarkada estu eta potoloa!!!

AIO PELAIO!!


πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ’“πŸ’•πŸ’–πŸ’—πŸ’˜πŸ’™πŸ’šπŸ’›πŸ’œπŸ’πŸ˜πŸ˜πŸ˜πŸ˜˜πŸ˜˜